IGORRE -GUILLERMO MARAÑONERI OMENALDIA?

GUILLERMO MARAÑONERI OMENALDIA?
Jakitun izan naz Apirilak 14an Guillermo Marañon Jauna , Puerto de Santa Marinan egondako presoa askatua izan dala.
Hamalu urte kartzelan egon ondoren eta bere garaian epaitegiak jarri eutson zigorra bete ondoren askatua izan da .
Horretaz ez dot komentario gehiagorik aipatuko. Holan izan da eta kito.
Baina hamalau urte , urte asko dira eta behar bada hainbat gaztek ez dabe jakingo Marañon Jauna zergatik kartzelan egon dan eta komenigarria deritzot jendeari berriro gogoraztea zergaitik sartu eben kartzelan.
Bere garaian Marañon jauna, beste batzuekin batera, detenitua izan zan ETAren komando bat osatzearren eta EAJren alderdikide eta lagun dan Juan Mari Atutxa jaunaren aurka atentatu bat prestatzen zebilelako.
Horrela da nik dakidanetik .
Orain askatua izan da eta Apirilak 26an ongi etorria emon gura dautsoe .Nik ez daukat ezer esatekorik Marañonen adiskideak omenaldi bat egin nahi badautsoe.
Ongi etorri hortara doazenak ikusiko dabe zeintzuk dira beraien balore etikoak. Dana dala Marañon jaunak, nire iritziz, ez dauka aparteko meritorik ongi etorria emoteko bere gogoa eta helburua beste pertsona bateri bere bizia kentzea zalako.
Eta nik dakidanetik ez da oraindikan damutu. Eta damutu bazan be ez zan aldatuko bere ekintza guztiak sortarazten daustan mesprezua.
Zetan esan be ez dago ni omenaldi hortara ez naizela joango.
Honela pentsatu eta honela esaten dot

A %d blogueros les gusta esto: