PPSOE ETA NAFARROA- PPSOE Y NAFARROA


EAJ-PNV:

“PSE ETA PPk BORONDATE HUTSA ERAKUTSI DUTE ETB NAFARROAN TDT BIDEZ IKUS DADIN”

 

Eusko Jaurlaritza eta babesten duten alderdiei, PSE eta PP, egotzi die, “EITB TDT bidez Nafarroan normaltasunez ikusteko borondate hutsa izatea”.

 

Luke Uribe-Etxebarria, EAJ-PNVko legebiltzarkideak, salatu bezala, “alderdi biok EAJ-PNV eta Aralar Legebiltzar Taldeen ekimena atzera bota dute Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran. Ekimenean Eusko Jaurlaritzari ETB modu digitalean Nafarroan ikus ahal izateko konponbidea eskatzen zitzaion, ETB3 eta ETBsat kateak hartzeko aukera ere barneratuz”.

Legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, “Euskadi eta Nafarroako gobernuen arteko elkarlan hitzarmena sinatu eta hamasei hilabetera, eta, López jaunaren aginduagatik ere, ETB Nafarroan digitalki ikustea ezinezko da oraindik orain”. Uirbe-Etxebarriak gehitu du: “akordioa zalaparta handiz iragarri zen, normaltasun zeinu bezala, baina, egia esan, ondoriorik gabeko eta alferrikako akordioa izaten ari da. Horregatik, Eusko Jaurlaritza, babesten duten alderdiek eta EITB bera ere, beren erantzukizuna aitortu behar dituzte”.

Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren arteko desadostasuna 2009ko uztailean sinatutako akordioaren interpretazioan datza, lau kateko multiplex-aren zenbatekoa ordaintzea nori dagokion aipatzen duena eta milioi bat eurotako zenbatekoa duena, hain zuzen. Nafarroako gobernuak zenbateko osoa Eusko Jaurlaritzak ordaintzea nahi du eta ETBk kate biri dagokien multiplex-aren erdia bakarrik hartzen du bere gain.

Uribe-Etxebarriaren iritziz, “erabateko blokeo egoera baten aurrean gaude. Hitzarmenak ETB1 eta ETB2 soilik aipatzen ditu eta guk gure proposamenarekin konponbiderako eta itxaropenerako bidea zabaldu nahi izan dugu. Nafarroako Legebiltzarrak horixe bera egin du, eta, UPNren aurkako jarrerarekin soilik, proposamen beretsua onartu du. PSEk, ordea, Nafarroako sozialistekin alderatuta, kontrako iritzia agertu du hemen, PPrekin batera. Alderdi bien ezintasuna eta borondate hutsala baino ez du erakusten honek”.

EAJ-PNV Legebiltzar Taldeak amaitu du: “alderdi hauek biek, EITBko zuzendaritzarekin batera, EITBko informazio eta komunikazio kudeaketa negargarria gauzatzen ari dira eta, horrez gain, komunikazio talde sendo eta indartsua izateko aukerak eragozten ari dira baita, euskararekiko izan behar duen zerbitzu publiko baten funtzioak betetzea oztopatuz”.

EAJ-PNV ACUSA AL PSE Y AL PP DE “NULA VOLUNTAD PARA QUE ETB PUEDA VERSE EN NAFARROA A TRAVÉS DE LA TDT”

 

Acusa al Gobierno Vasco y a los partidos que lo sustentan, el PSE y el PP, de “falta de voluntad para que EITB pueda ser seguida con normalidad en Nafarroa a través de la TDT”

 

Luke Uribe-Etxebarria, parlamentario de EAJ-PNV, denuncia que “ambos partidos han rechazado en el Pleno del Parlamento Vasco una enmienda conjunta de EAJ-PNV y de Aralar en la que se solicitaba al Gobierno Vasco una solución para que ETB pueda verse en Nafarroa de forma digital, incluyendo la posibilidad de captar también las cadenas ETB3 y ETBsat”.

El parlamentario jeltzale ha señalado que “después de dieciséis meses tras la firma del acuerdo de colaboración entre los gobiernos vasco y navarro y, a pesar de las promesas del señor López, la realidad es que aún no es posible la captación digital de ETB en Nafarroa”. Uribe-Etxebarria añade: “se nos presentó el acuerdo a bombo y platillo, como un nuevo signo de normalidad, pero lo cierto es que está resultando un acuerdo totalmente inútil. Inoperante y que no sirve, por lo que el Gobierno Vasco, los partidos que lo sustentan y la propia dirección de EITB deben sumir su responsabilidad”.

Las discrepancias entre el Gobierno Vasco y el Gobierno navarro radican en la interpretación del acuerdo firmado en julio de 2009 acerca de quién debe asumir el coste del múltiplex con cuatro canales, que asciende a un millón de euros. El Gobierno navarro quiere que sea el ejecutivo vasco quien pague la totalidad del mismo, mientras que EITB sólo asume el coste de la mitad del múltiplex que corresponde a dos canales.

Para Uribe-Etxebarria  “estamos ante una situación de bloqueo absoluto. El acuerdo sólo cita a ETB1 y ETB2, y nosotros lo que hemos pretendido con nuestra propuesta es abrir una puerta a una solución y a la esperanza. Lo mismo que ha hecho el Parlamento navarro, que ha aprobado, con el único voto en contra de UPN, de una propuesta idéntica. Sin embargo, el PSE, en contra de lo votado por sus compañeros navarros, y el PP la han rechazado, lo que demuestra la incapacidad y la nula voluntad de estos dos partidos para que los navarros puedan captar ETB con normalidad”.

“Estos dos partidos –ha concluido el parlamentario-, así como la dirección del Ente, no sólo están realizando una pésima gestión informativa y comunicativa de EITB, sino que además, le están restando posibilidades para que sea un grupo de comunicación fuerte, que cumpla además, con sus funciones de servicio público en relación al euskera”.

A %d blogueros les gusta esto: