JON ZAMALLOA, HIL DA. Agur eta ohore lagun onari

Euskadi kanpotik nabil  eta  heldu iata barri txarra: Jon Zamalloa hil da.

Abertzale  zintzoa, euskaltzale eta Euskal kulturaren sustatzaile  urte askotan Andra Mari Dantza Taldearen barruan,  hil egin da.

Txistulari trebea eta hainbat  tresna joten ekiana.

Gazterik joan iaku eta ez dogu  bere aurpegi barretsu eta alaia berriro ikusteko aukerarik izango, baina beti geldituko gure artean eta urte askotan Andra Marin erein eban hasia hasten jarraituko dau.

Bihar ezin izango naiz  egongo hilletan , baina bere emazte eta seme alabeei  nire dolumin sentikorrenak  eta baita  be Andra Mari Dantza Taldeko nire  laguneei.

Beraz , urrunetik, nire pentsamendua eta hurbiltasuna zuekaz eta  nire omenaldi apal hau

Jon adiskide zintzo  agur  eta ohore.

Gora Euskadi Askatuta!

Goian Bego laguna

agur eta ohore lagunari.

OHARRA:

 SABIN BIKANDI BELANDIAK , DEIAn argiratutako   oroimena irakurri nahi ba dozu KLIKATU BEHEKO  LINKEAN.

JON ZAMALLOA ASUA-TXISTULARI LAGUN BATEN ZERTZELADAK

Anuncios

3 comentarios

  1. Kaixo Iraitz
    amari eta zure nebeari esan neutsen lez, gizonn handi bat joan iaku.
    Handia tamainuz eta baita be jakituriz eta izakeraz.
    Sorte handia izan dot, oraian urte askotatik bere laguna izateaz.
    Kontutan eukizu soldadutza batera egin genduula Arakan eta gero beragaz be egon nintzan Andra mari ibilbide guztian.
    Guri dagokigu bere gomuta ona gugan gelditu daitela. Eta zelam ez, zuri , bere alaba alaba lez, bere eredu ona jarraitzen.
    Besarkada handi bat, zuri , zure nebari eta amari.
    animo

    Me gusta

  2. Eskerrik asko Manu eta Jon, eta eskerrik asko Aita!!!

    Me gusta

  3. Kaixo Manu,

    Neuk ere, zeuk bikain egin bezala, neure artikulotxo-omenaldia idatzi diot Jon Zamalloari. Neu Andra Mari Dantza Taldeko musikaria naiz eta bere bitartez sartu nintzen, 12 urte nebazala, taldean bertan.

    Gaur, berria jakin eta segidan, honako idatzi hau argitaratu dot neure blogean: http://berbenxarma.blogspot.com/2011/04/agur-eta-ohore.html

    Gorantziak, ondo segi!

    Me gusta

Los comentarios están cerrados.

A %d blogueros les gusta esto: