APIRILAK 29. JON ZAMALLOAREN OMENALDIA

GALDAKAO APIIRILAK 29 JON ZAMALLOAren  OMENALDIA

 

 APIRILAK 29 an JON Zamalloa zanaren lagunak zita garrantzitsu bat izan genduan.

Eguerdiko hamabietan , Galdakaoko Udaletxeak  bultzaturik  eta bere lagunen  eginkizunaz, Torrezabal Kultur etxean omenaldi unkigarrti bat  bat  gozatzera gonbidatuta gengozan.

Han egon giñen egon ahal  genduanok  eta beste  asko be,  han ez egon arrean , gogoz eta pentsamenduz,  gugaz egon zirelakoan nago.

Bai , han egon JON. Bere irripar zabal  eta ederragaz.

Bera ezagututa , inbiria apur bat be izango ebela uste dot, baina hor dagoan lekuan , gure ospakizunagaz, gustora egon go zala deritxot.

Askotan esan dot, Jon handia zala. Tamainuz eta egitez.

Euskaltzalea, abertzalea, musikalari trebea.

 

Jonek egiten ebezan gauzak ondo egiten ebezan. Tresnak jo be , ez dakit zenbat. Pilla bat. Baina ganera tresna  guztiak joten  artista bat zan.

Hor ei dagoz JONek osatu ebezan hainbat piezen eta konponketen zenbait partitura.

Beraiek batzea eta editatzea litzateke urrengo lan bikaina.

Benetan unkituta irten giñen.  Omenaldia  bihotzagaz eginda egoan.

Han egon ziran berak  ain maite eban Andra Mari  Dantzat taldekoak . Era nola ez,  bertan Arratiko jotearen dantza saio zoragarria ospatu euskun.

Eta zelan ez, Jonek,  bazkari ostean,   ain maite   eta bikain joten eban , Artzai kantak piezarem saioa,  Garikotz Mendizabalen eskutik gozatzeko aukera izan gendu.

Antolatzailee, parte hartzaileei , danon partez, eskerrikasko  eta Joneria, beti,   AGUR eta OHORE.

Zure esku zabaltasuna , leialtasuna , adiskidetasuna eta zuk egindako lana  gugan izango doguz.

Jon LAGUN HANDIA , eskerrikakso zure adiskidetzagaitik.

IRAITZ ZAMALLOA, Jonenen semeak iarkurritako hitzak:

 Bertsoa

Urgoitiko urek sortu ta
Bermiotarragaz ezkondu
bizitza txistularitzan eta
dultzaineru munduz mundu.
Familikoen miresle sutsu
gailurretara joan jaku.
Hemen eraiki dozunagaz
besteok jarraituko dogu

Hitzaurrea

Galdakoko Urgoiti auzoan egoan Zamalloa erroteak goitik etorren uraren indarragaz garia eihoten eban.

Han jaio zan bere aita eta Jonek haurtzaroan ezagutu eban baserri ha, Zamalloa baserria.

Marga bermiotarragaz ezkondu eta bere bizitza Galdako eta Bermeo artean emon eban.

Bizia euskal kultura eta folklorea mundutik zabalduz emon eban, bere lana industrian elektronika munduan egoan arren.

Etxeko eta lagunak maite eta goraipatzen ebazan guk beragaz egin eta egiten dogun moduan.

Bizitzako hainbat arlotan ezinbesteko laguntza emoten eban bere jakituria eta prestutasunagatik. Guraso, emazte, seme-alaba eta gainerako lagunak gara horren lekuko. Berak itzitako ondarea da bidea.

Eskerrik asko Aita!!

———————————————————————————————————–

Nire aiten berba batzukaz hasiko naz:
“Nok dino ba galdakokoak ‘galdakoztarrak’ direla? Ni hemen jaio nintzen eta bizi guztien galdakotarra izin nez eta oin batan batek esan deu antza galdakoztarra izin behar dotela, eztaipa nondik atara deurien hori…”
Aite txistularie zan bai, eta euskaldune, baia herri batekoa, GALDAKOTARRA.
Abertzalea, euskalzalea, euskal kulturean zalea, eta GALDAKOTARRA.
Eta herri honetako kaleatan gaztelera barra-barra entzuten dan sasoi honetan, herri honetako
hizkerea dan moduen mantendu dauenatariko bat. Eztire gitxi, baia asko bez.
Berak esana da “galdakoko euskerea ezta arratiarra, antzekoa da baia ezta bardine, eta ganera
Galdako eztau Arratien”.

Euskal herri guztitik ibili zan beste euskalzale askon moduen, herrie eiten; eta non egon hango euskalkie ikisten eta erabilten ahaleginduten zan, sarriten entzun izin dot gipuzkoarrakaz gipuzkoarrez berbetan (bere gipuzkoarra, bizkaitar batena), iparralden hain ezbardinek eiten jakuzan Ipar Euskal Herriko berbak erabili eta euskera batuan berbetan (berak euskera nahastua geitute otzen). Beti komunikazinoa erreztuteko asmoagaz.
Etxakon bape gustetan euskera nahastua, bere berba batzuk hau azalduteko:
“Euskereak dekon geuze polit eta aberatsenetako bat da bakotxak berea erabilite danok alkar
ulertuten dogule. Zetako behar dogu ba euskera nahastua?”
Baia hizkera bat badau berbak ikisi arren tonue eta soinuek inoiz eztauzena guztiz menperatu.
Nire aman euskerea, bermiotarra.
Nire arrebiek eta nik euskalki bardinen hizkera ezbardin bi menperatuten duz jaijotzetik. Bijek
bizkaitxarrak. Aitegaz galdakotarra eta amagaz bermiotarra. Aiten familiegaz galdakotarra eta aman familijegaz bermiotarra.

Galdakon aitite ta amama, Bermion atxitxe ta amuma.
Txikije ezan naieneko kontu bet kontaten ezan dost aitxek sarri:
Gabonatan Galdakon, aitite ta amaman etxien telefonuek jo zauen, han jun naien ni telefonue
hartzien eta amuma zan bermiotik deike, nik urte bi edo… eta amumagaz berbetan hasi naien,
bermiotarrez.
Telefonuek jo zauenien aitite be altza ein zan, nik hartun nauenien bera salako ateraino
heldute egon zan, eta etxekuek salan, isil-isilien begire lotu eta amamari deitxu tzon ikusten
etorteko. Amama heldu zanien salako atera: “Aiba! Margan moduen iten deu berba ba ta”.
Nire amuman bakijoko familijek eztau erabiltxen euskera bermiotarra, nehiko ezbardine da,
baie Leirek eta nik eurekaz beti einju bermiotarrez, gure buruko txip-en posizino bi dauzelako:
Aitxena ta amana.

Eskerrik asko Aite!! Eta eskerrik asko Ama!!

A %d blogueros les gusta esto: