de nuevo la brunete mediatíca??

Así nos olvidamos  del paso, crisis económica, privatización en general, corrupción, actuaciones de la casa real, etc,etc?. Vuelta a empezar?

rajoy_tele_euskadi

2 comentarios

  1. Dana da erlatibo bai,. Ni konform Alderdia maifesatldiara joateagaz. Baina patoa, berbea, ixila izatea zen.

    Me gusta

  2. Navegador de artículos← AnteriorSiguiente →
    Dezepzioa (!¡¿?)
    Posted on enero 13, 2014 por Biturie

    Honakoa adieraziz azaldu da Ortuzar gaur prentsaurrekoan: “EAJ dezepzionatuta dago manifestazioa ez zelako –hitzartutako moduan- isila izan”.

    Dezepzioa isila izan ez zelako? Pankartaren edo beste agertu zirelao? Ez zaio arrazoirik faltako EBBko buru Ortuzar-i. Garrantzia al du? Erlatiboa. Ortuzar, Egibar bezalaxe, axari zaharrak da. Ondo zekiten non sartzen ziren, eta zergatik. Uste dut Ortuzar-ek ez duela izan, garu, beste erremediorik horixe esatea baino, baina berak eta akordio egin zuten gainerakoek ondo baino hobeto zekiten ez zela beteko.

    Ezker abertzaleko militanteek prestatuta zeukaten parafernalia guztia larunbaterako. Egun handietako egitaraua: bidaia antolatu familiarekin edo koadrilarekin, egunpasa Bilbon, txikito batzuk, bazkaria, bazkalostekoak eta, kolofoi modura, manifara.

    Ohituta daude horrelakoetara. Euren saltsa da. Guztiak mobilizatzen dira, salbuespen gutxirekin. Egun horretan oso da inportantea presoen familiartekoak pasatzen direnean oihu egitea “Euskal presoak etxera, amnistia osoa”. Nola isildu eurentzat erreferenteak -presoen familiartekoak- pasatzen direnean!? Ez dut irudikatzen Ezker Abertzalearen manifarik zaratarik gabe. Zelan ba ez zuten parafernalia hori beteko larunbatean? Espainiak ukatu zuelako akaso? PNVk isilik eskatu zuelako? Nortzuk, eta estatua eta EAJ!!

    Ezker abertzalearekin ezin da manifa isilik hitzartu. Ez du zenturik. Ez dute beteko. Egun handia da eurentzat, eta oihukatzea ekintzarik inporntanteenetarikoa. Nik badakit Bilduko eta Sortuko kargu inportanteek barkamena eskatu ziela EAJkoei, eta zinez. Guri -EAJkoei- isilik egoteko eskatzen badigute burukideek, gu isildu egiten gara. Ezker Abertzalekoek buruek jai dute. Militanteen lehentasunetan ez daude karguak edo agintariak, beste batzuk baizik.

    Hala ere, nik uste EAJk ez duela min gehiegirik hartu, prentsaurrekotik kanpo. Nik ez nuen oraingoan
    “PNV traidorea” edo “PNV español” entzun. Propio egon nintzen leku ezberdinetan, ea horrelakorik
    entzuten nuen. Egia da, medioetan esan duten bezala, jeltzale askok -eta jeltzale ez diren askok ere- alde egin zuela oihuekin batera. Hala eta guztiz ere, milaka jeltzalek eutsi egin zion. Ze esan behar da ehun ta piku milatik zati on bat EAJren deiak eraman zituela.

    Gaur Gabilondok El Paísen grabatutako bideoa entzun dut, eta bat nator berarekin zatirik gehienean, nahiz eta ezer berririk esaten ez duen. Adibidez: “En Euskadi todo el mundo sabe que el PNV y Sortu libran una feroz lucha por la hegemonía electoral”. Baina gai honi ekingo diogu beste momentu baten.

    Share this:

    Me gusta

Los comentarios están cerrados.

A %d blogueros les gusta esto: