PRENTSA DOSSIERRA-DOSSIER DE PRENSA

POLITICA-EUSKADI-

Izaskun Bilbao Barandica: “Los dos partidos que defienden la unidad del Estado están en crisis; debe cambiar el modelo”

Urkullu: ‘Estoy convencido de que vamos a alcanzar un nuevo estatus para Euskadi’

El PNV asiste “sin miedo” al recorte de su ventaja por Bildu

EH Bildu pedirá que Europa se implique en el “conflicto vasco”

Horizonte despejado para consolidar el frente amplio de izquierda vasca

«Egoera ez da erraza izan, baina gure lekua mantendu dugu; pozik gaude»

Agirrek politikarako zuen «pasioa» bildu dute liburu batean

El derecho a decidir llega para quedarse

EH Bildu vence en 124 municipios vascos, frente a 107 del PNV

El PNV destaca que las elecciones han ‘consolidado’ su liderazgo

POLITICA-ESTADO

El PSOE, ya sin Rubalcaba, buscará salir de la debacle tras su congreso de julio

‘Los mayordomos de los ricos son los que nos están gobernando’

Oriol Junqueras: ‘Podremos ayudar más a España si somos un Estado’

hRubalcaba dejará el cargo y anuncia congreso extraordinario para julio

 

 

Una respuesta

  1. Ajuria Eneara modu ez egokian, herriaren legitimaziorik gabe iritsi zenean, ondo baino hobeto zekien Francisco Javier Lópezek herriak –berak zentzurik gabe mespretxatu zuen herriak– ez ziola barkatuko. Hala izan da: egunetik egunera –bozkatik bozkara– alde egin diote herritarrek, alde ingurukoenek ere. Bakarrik gelditu arte, oso bakarrik. Hori da iruzurgileen patua: porrota eta bakardadea.

    Zergatik deitu “haize berriak”, “porrota, frakasoa” adierazi gura denean? Zergatik jende gazteagoz, ilusionatuagoz jardun, zure ordezkoak ere zu bezala adinduak, zu bezala nagikerian eta poltronetan errotuak direnean? Zure ordezkotzat jotzen duten Idoia Mendiak bost urte gutxiago ditu, zure belaunaldikoa da, zure umealdikoa ia-ia.

    Erregenerazioaz, birsortzeaz diharduzuenean, iruzur egiten duzuen hitzekin, terminoen funanbulista bilakatzen zarete, zu eta gainerako alderdietako agintari guztiak. Ez daukazue lehengairik/materiarik birsortzeko. Erregenerazioa eta errefundazioa eufemismo hutsak dira, esan gura dutenak: botereari eusteko, agintean jarraitzeko zerbait egin beharra daukagu; zerbait aldatu, medioen bidez herritarra birliluratzen saiatu, lehengo moduan jarraitzeko.

    Ahaleginak eta bi egin ditu Rubalcabak presidente izateko. Ezin. Ez du glamour-ik. Itxura, gorputzaren eta itxuraren salmenta oinarrizkoak dira gaur egun. Andaluzia lokaztuta dago erraietaraino; beste era batera ezin bizi izateraino, iruzurretik eta lapurretatik ez bada. Aldatu dute aurpegiz, jarri dute emakumezko mingain zoli bat, eta hor dira berriro puntan, hor betiko aginteari eusten betiko jendearekin. Bost axola EREak, bost milaka milioi desbideratuak, (….).

    Frakasatu duelako alde egin du Lópezek. EAEko herritarrak oraindik ere badute zerbait andaluziarrek ez dutena, oraindik ere eusten diote duintasunari. Ez dute horren erraz ahazten. Gora gure herria! Ez bezate ahaztu beste batzuk ere lekzio hori. Pena dut, bihozmin itzela jaun hori lehendakari izatera heldu delako. Heldu den moduan, bai, baina heldu da, eta ez gara gai izan saihesteko.
    Eta orain zer, López? Itxura oneko eta lanak kaltetu gabeko zu bezalako batek, zer egingo du orain? Nik badut erantzuna: politikoaren ofiziotik bizi, dela ospe handiko kargu publiko batean, dela enpresa pribatu/publiko erraldoi bateko administrazio-kontseiluan, dela (…). Zein ondo zaintzen duzuen zuen bizkarra kastakook!!

    Me gusta

Los comentarios están cerrados.

A %d blogueros les gusta esto: