EAJ-PNV: 120 urte Euskadi Hazi Arazten

  • logo PNV1895eko uztailaren 31n ikusi zuen argia Euzko Alderdi Jeltzaleak, eta euskal aberria eraikitzeko eta askatzeko tresna gisa sortu zen. Ordutik hona, 120 urte igaro dira, eta euskal emakume eta gizonen belaunaldi ezberdinek erakunde politiko honen historia idazten segitu dute. Milurteko berriaren hasieran gaudela, Euzko Alderdi Jeltzalea kementsu eta indar berrituta agertzen zaigu.

    EAJ-PNV alderdi honek gorpuzten duen euskal abertzaletasunak orain arte ez du sekula izan oraingoa moduko ordezkaritza instituzionala. Herri honekin daukagun konpromisoa, bere babesa eman diguten pertsonekin zein gainerako beste guztiekin daukagun konpromiso hori, gorenera eraman behar dugu orain. Gernikako lur santu honetara etorri gara gaur, euskal gizarteari gure begirunea eta atxikimendua erakustera, eta bere zerbitzura gaudela eta egongo garela berrestera.

    Aurreko denboretan egin izan dugun bezala, Sabino Aranak sortu zuen erakundearen oinordeko garen gizon eta emakumeok, gaur egun Euzko Alderdi Jeltzalea osatzen dugun alderdikideok, zera adierazten dugu:

    1.- Euskadi da gure Aberria.

    2.- Herri bat osatzen dugu. Zazpi herrialdetako herritarrak gara, eta jatorri eta borondate berberak elkartzen gaitu. Kultura bat, hizkuntza bat eta egitasmo juridiko-politiko baten barruan gure elkargoa Nazio deitzeko borondatea dugu.Gure geroaren jabe izateko borondateak batzen gaitu, erabaki esparru desberdinak dituen subjektu politikoa izateko helburuak gidatzen gaitu.

    3.- Nazioa eraiki nahi dugu beren etorkizun pertsonala edo beren familia osoaren geroa gure herri txiki honen etorkizunarekin lotzeko asmoa izan dezaketen guztiekin. Gure herriak ez du besteak baino hobea edo okerragoa izan nahi, baina bere nortasun propioa izateko helburua defendatzen du. Garena maite nahi dugu, baina ez garena gaitzetsi gabe. Eta «izate» horretan ulertzen dugu euskal nortasuna giza garapenerako faktorea dela; solidariotasunean oinarrituko den etorkizuna garatu nahi dugu, pertsonak babesik gabe uzten duen indibidualtasunaren aurrean; baloredun erkidegoa garatu nahi dugu, denon ongia, hazkunde ekonomiko,kulturala,soziala eta politikoa bultzatzeko. Solidariotasunez egin nahi dugu, pertsona guztiei zor zaizkien eskubideekiko errespetua gordez.

    4.- Euskara da gure herriaren hizkuntza, eta euskara suspertzea da gure lehentasunik nagusienetakoa. Gure herrian hitz egiten diren hizkuntza guztiak errespetatzen eta geureganatzen ditugu. Hizkuntzak ezin dira ukatu; landu egiten dira, pertsonak aberasten laguntzen dutelako, beren adierazpena eta elkarbizitza indartzen dutelako.

    5.- Askatasuna eta justizia dira gure elkarbizitzaren oinarriak. Ez dugu jauntxokeriarik onartuko,ezta inoren mendeko izaterik ere, gure asabek halakorik onartu ez zuten bezala. Guk ordezkatzen dugun euskal nazio proiektuan atxikimendu askean oinarritutako formulak baino ez dira onartuko. Behartze eta inposaketa eredu guztiak gaitzesten ditugu, herritargoaren borondate askeari jarriko zaizkion edonolako eragozpen edo mugak errefusatzen ditugun modu berean.

    6.- Inor ez da beste inor baino gehiago, eta denok merezi dugu gure ideiak, erabakiak eta egintzak errespetatuak izatea. Ez dago herririk besteak baino duinagoa denik. Arrazakeria errefusatzen dugu, uko egiten diogu herri batek beste herri bat menderatzeari eta gure herriaren edo beste baten baloreen, borondatearen eta izaeraren arabera izateko eta bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu.

    7.- Kausa politikorik ez dago etikaren oinarrizko printzipioen edo giza eskubideei zor zaien errespetuaren gainetik jar daitekeenik. Giza eskubideak dira kausa ororen gainean dagoen kontzeptu etiko absolutua.

    8.- Gizarte justiziarik edo berdintasunik gabe, ez dago demokraziarik. Gizakien arteko harremanak emakume eta gizonen arteko berdintasunean baino ezin dira oinarritu. Aukera berdintasuna, eskubide eta derrigorren berdintasuna. Berdintasuna legearen arabera, parte hartze aktiboan eta lana eta bizitza pribatua uztartzeko momentuan.

    9.- Mendeetan zehar abegi eman digun natura zaintzeko eta babesteko konpromisoari eusten diogu. Gure derrigorra da gure ingurumena babestea. Gizakien eraso arrazoigabetik babestu eta zaindu behar dugu. Gure herriek eta hiriek; mendi, zelai, ibai, baso eta kostaldeek osatzen dute gure ondoren etorriko diren belaunaldiei utzi behar diegun ondare iraunkorra.

    10.- Gure jarduketa politikoa da euskal gizarte osoari eskaintzen diogun zerbitzua. Aberria herrialdea baino gehiago da. Aberria ere badira aberri kontzeptuarekin identifikatzen diren pertsonak. Pertsonak dira, beraz, gure ahaleginaren hartzaile nagusiak. Ez dugu ahazten gure eginkizun nagusia dela euskal emakume eta gizonen zoriontasunaren alde lan egitea. Beren duintasun eta segurtasunaren alde, bizikidetzaren alde, pertsona guztiek taldeka eta banaka merezi duten aurrerapen eta arrakastaren alde.

    Gernikako Arbolaren pean, gure eskubideen eta gure nazio izaeraren ikur nagusiaren aurrean, zin egiten dugu zintzotasun osoa erakutsiko diogula Euskal Herriaren kausari, eta sekula ere ez dugula interes partikularrik Aberriaren interesen gainetik jarriko. Eta, apaltasun osoz egiten dugu, zintzotasun eta zuzentasunez. Gardentasun osoz eta gure derrigorra betetzeko borondatearekin.

    Eraikitzeko prozesuan dagoen Aberriko kide sentitzen garelako, eta horixe izan delako lehen eta orain gu guztiok batu izan gaituena: ikasiak eta ikasi gabeak; profesionalak edo industriako, nekazaritzako eta itsasoko langileak; emakume eta gizonak; helduak eta gazteak.

    Gure artean heziketa, sinesmen, maila ekonomiko edo gizarte prestigio alorreko ezberdintasunak izan daitezkeen arren, bada zerbait guztiok batzen gaituena: euskal herritarrak gara eta gure Herria defendatzeko eta haren zerbitzura egoteko nahiak gidatzen gaitu. Gurea da herriari aurrera egiteko bultzada eta indarra emateko borondatea, gure aberriarentzat lor ditzagun munduko herri eta nazioen artean merezi dituen aitortza eta egokiera.

    Hona hemen gure zina. Ongi jabeturik gaude hori betetzeak gure aurrekoei odola isurtzea, erbestea eta espetxea ekarri ziela. Hemen eta orain hitza ematen dugu guk ere konpromiso irmo hau beteko dugula bakoitzaren egoera pertsonalaren eta denboraren gorabeheren gainetik.

    Gernikan, 2015ko uztailaren 19an

EAJ-PNV: 120 urte Euskadi Hazi Arazten

logo PNVEl 31 de julio de 1895 veía la luz el Partido Nacionalista Vasco como instrumento para la construcción y liberación nacional vasca. Han transcurrido desde entonces 120 años en los que generaciones de vascos han escrito la historia continuada de esta organización política que, en los avatares del nuevo milenio que vivimos, se presenta con pujanza y fortaleza renovada.

Nunca el nacionalismo vasco encarnado por EAJ-PNV había asumido mayor representación institucional que ahora. Nuestro compromiso con este pueblo, con los que nos han dado su apoyo y también con los que no lo han hecho, debe ser también máximo, y hemos venido hoy aquí, al suelo sagrado de Gernika, a afirmar solemnemente nuestro respeto, adhesión y servicio a la sociedad vasca.

Hoy como ayer, nosotras y nosotros, herederos y herederas de la organización que alumbrara Sabino Arana, y que nos reconocemos como integrantes del Partido Nacionalista Vasco, declaramos firmemente que:

1.- Euskadi es nuestra Patria.

2.- Formamos parte de un mismo Pueblo. Siete territorios unidos por un origen común, por una cultura, por un idioma y por la voluntad de su ciudadanía de reconocer su colectividad como Nación, de ser dueña de su propio destino en un proyecto jurídico-político propio. Un sujeto político con ámbitos distintos de decisión.

3.- Aspiramos a construir una Nación con todos los que pretendan unir su destino personal o familiar al porvenir de este pequeño país que no pretende ser ni mejor ni peor que los demás, sino ser él mismo. Queremos amar lo que somos sin repudiar lo que no somos. Y en ese «ser», entendemos la identidad vasca como factor de desarrollo humano; desarrollo de un futuro en solidaridad frente a un individualismo que desprotege a las personas; desarrollo de una comunidad de valores que apuesta por el bien común, por el crecimiento económico, cultural, social y político, por la solidaridad, por el respeto a los derechos de todas las personas.

4.- La lengua de nuestro pueblo es el euskera, constituyendo su recuperación y uso una absoluta prioridad para cada uno de nosotros. Respetamos y asumimos la utilización de todas las lenguas que se hablan en nuestro país. Los idiomas no se niegan, se cultivan como enriquecimiento cultural de las personas, de su plena expresión y convivencia.

5.- La libertad y la justicia son bases de nuestra convivencia. Jamás aceptaremos tiranía ni servidumbre como jamás la aceptaron nuestros mayores. En el proyecto nacional vasco que representamos sólo caben fórmulas de libre adhesión. Rechazamos cualquier modelo de coacción o de imposición, así como cualquier impedimento o limitación a la plasmación de la libre voluntad democrática de la ciudadanía.

6.- Nadie es más que nadie y todos nos debemos respeto en nuestras ideas, decisiones y actos. Ningún pueblo es más en dignidad que otro. Rechazamos el racismo, la opresión de un pueblo por otro, y defendemos el derecho a ser, a existir y a convivir conforme a la voluntad, carácter y valores de nuestro pueblo y de cualquier otro.

7.- Ni una sola causa política puede situarse por encima de los principios básicos de la ética y el respeto a los derechos humanos. Los derechos humanos constituyen un absoluto ético por encima de cualquier otra causa.

8.- No existe democracia ni justicia social sin igualdad. Las relaciones humanas sólo cobran plenitud desde la igualdad de mujeres y hombres. Igualdad de oportunidades. De derechos y deberes. Igualdad en la legalidad, en la participación activa, en la conciliación.

9.- Nuestro es el compromiso por preservar el entorno natural que nos ha cobijado durante siglos. Es nuestra obligación salvaguardar nuestro medio ambiente. Cuidarlo y protegerlo ante la agresión injustificada de la acción humana. Hacer de nuestros pueblos, ciudades, montes, campos, ríos, bosques o costas un patrimonio sostenible que poder legar a las generaciones que nos sucedan.

10.- Entendemos nuestra acción política como un servicio a la sociedad vasca. La patria es mucho más que un territorio. Son las personas que en ella se identifican. Son, por tanto, ellas las destinatarias de nuestra actividad. Trabajamos, no lo olvidamos, por el derecho a la felicidad de los vascos y las vascas. Por su garantía de presente y de futuro. Por su dignidad, por su seguridad, por su convivencia, por su progreso individual y colectivo.

Juramos, so el Árbol de Gernika, símbolo de nuestros derechos y de nuestro ser nacional, fidelidad a la causa del Pueblo Vasco, sin contraponer ni anteponer jamás el interés particular al de la Patria. Y lo hacemos con humildad, con compromiso de honestidad y honradez. Con transparencia y sentido del deber.

Porque el sentido de pertenencia a una Patria en construcción es el que nos ha unido antes y nos une ahora a todos nosotros: letrados o pueblo llano, profesionales liberales, obreros, industriales, baserritarras o marinos, comerciantes o funcionarios, a hombres y mujeres, a mayores y jóvenes.

Por más diferencias de formación, credo, ideología, nivel económico o prestigio social que haya entre nosotros, nos une desde nuestro ser de vascos el instinto y la voluntad de servir y defender a nuestro Pueblo, de darle el impulso y la fortaleza para seguir adelante, para que su ser nacional encuentre por fin el reconocimiento y el acomodo en el concierto de pueblos y naciones del mundo. Un mundo global que evoluciona trepidante y en el que Euskadi es y será la Patria de los vascos.

Este es nuestro juramento, que pronunciamos conscientes de lo que su guarda ha costado en sangre, destierro y cárcel a tantos de nuestros mayores, y que prometemos guardar por encima de nuestras circunstancias individuales y de los avatares de los tiempos.

Gernika, a 19 de julio de 2015

EUSKADI: PRENTSA DOSSIERRA-DOSSIER DE PRENSA

–    EAJ-PNV “apaltasun osoz” agertu da euskal gizartearen zerbitzura, eta bere sorreraren 120. urteurrenean Euskadi “adostasunaren oinarri gainean” eraikitzeko konpromisoa berretsi du

–    EAJ-PNV: 120 Años Haciendo Crecer Euskadi

–    «El modelo de EAJ-PNV es la construcción de Euskadi desde las ideas, el respeto a la pluralidad, el acuerdo y el pacto»

–    «Solo desde el reconocimiento de nuestro hecho nacional será posible un acuerdo de reforna constitucional con el PNV» Seguir leyendo

A %d blogueros les gusta esto: