LEHENIK EUSKADI- EUSKADI ES LO QUE IMPORTA

images (2)

10 ARRAZIO EAJ BOZKATZEKO

1.-Autogobernuan aurrera egitea eta Estatuarekiko harreman estatus politiko berria adostea, Euskadiren nazio aitortzan  eta erabakitzeko eskubidearen erakundetzean oinarrituta.

2.- Euskal Ekonomia Ituna eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena aldeztea. Zerga sistemaren erreformari ekitea gure autogobernu fiskalari zor zaion errespetuan oinarri.

3.- Ekonomian eta aurrekontuetan suspertze ekonomikoarekin eta gizarte babesarekin bateragarria izango den egonkortasunaren aldeko apustua egitea. Inork inposa ez diezagula euskal hiritarrok sortu ez dugun defizita ezabatzean oinarritzen den murrizketa neurririk.

4.-Pentsio bidezko eta duinak eta hauen bermerik onena defendatzea: kudeaketa Euskadira ekartzea. Langile autonomoen babesa hobetzea. Gizartean sortu diren arrisku berriei aurre egitea (diru sarrerarik gabeko familiak, langile txiroak, eta abar). Urratsak ematea errenta basikoko sistemarako bidean.

5.- Eredu produktibo berria, politika industrialaren eta berrikuntzaren alde egingo duena. Horrek era berean exijitzen du lan harremanetarako marko propioa izatea, euskal ekonomiaren beharrei entzungo diena, estatuko ereduaz besteko eredu batekin eta gure gizarte kohesio eta elkartasun baloreekin bat eginik.

6.-Gure eskuduntza esklusiboak errespetatzea exijitzea.  Ezin digute hezkuntza, osasun, administrazio publiko edo segurtasun eredurik inposatu. Espetxe politikan, gizarte-segurantzan eta beste hainbat alorretan bete gabe dauden eskuduntzak geureganatzea. Gure kirol selekzioen aitortza.

7.-Giza Eskubideen eta berdintasun politiken defentsa. Segurtasun alorrean salbuespen neurriekin amaitzea eta estatuko segurtasun taldeen presentzia murriztea, Ertzaintza polizia integral gisa hedatzeko. Euskadiko Auzitegi Nagusiaren egitekoa indartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko justizia esparru gorena den aldetik.

8.-Euskal aireportu, trenbide eta portu sistemak finkatzea, hurbiltasunezko kudeaketa iraunkorraren berme gisa eta gure beharrizanei erantzuna emateko.

8.-Ingurumenaren jasangarritasun eta iraunkortasuna sustatzea eta eguraldiaren aldaketari aurre egitea (Kioto). Ekonomiaren lehiakortasunari lagunduko dion argindar merkea bermatzea.

9.- Argindarraren autokontsumoa eta energia berriztagarriak sustatzea. Hornikuntzaren segurtasuna areagotzea eta mugetako azpiegiturak sustatzea.

10.- Gardentasun eta balore kultura sustatzea, erakundeen birsorkuntzarako akordioa proposatzea.

PRENTSA DOSSIERRA-DOSSIER DE PRENSA

–    Mikel Legarda apuesta por el valor del reconocimiento mutuo para alcanzar un nuevo estatus político

–    Pilar Ardanza reivindica “levantar un fuerte muro para no correr el riesgo de que manden al garete lo que hemos conseguido”

–    Uxue Barkos, presidenta de Navarra pelea ‘su’ escaño

–    Iñaki Anasagasti: El telegrama de los diputados y senadores al presidente Wilson

–    El PNV denuncia el “oscurantismo” del CSN sobre el futuro de Garoña

Sigue leyendo

LEHENIK EUSKADI – EUSKADI ES LO QUE IMPORTA

12188221_10153815926216204_410328753329425410_o - copia

IGORREKO ELIZAK ANAI ARTEKO TONBOLA – TOMBOLA SOLIDARIA

DSC_4797Aurten be , hutsik egin barik, Igorreko elizak gabonetako tonbola laguntzailea antolatu dau.

Zehastaun gehisgorako klikatu linkean.

Una año más la Parroquia de Igorre organiza la tombola solidaria  de navidad. Para mayor información clica en el link:

ANAIARTEKO TONBOLA 2015

 

 

 

 

A %d blogueros les gusta esto: