IGORRE MINDUTA

IGORRE MINDUTA

Argazkia-Foto: DEIA

Argazkia-Foto: DEIA

Aurreko egunotan Igorreko herria komunikabideetan eta danon ahotan egon da.Askotan barri positiboengatik izan bada ere, oraingoan,aldiz, ez.

Egunkariengandik batez be jakin izan dogun legez,bertako BATZ enpresako langile batek emakumeen aldageletara sartu eta espazio pribatu horretako irudiak grabatu egin dauz, lankideen ezelango baimen barik.

Momentuz,bost dira salaketa jarri daben emakumeak,bertako lankide eta kaltetuak dira.Dirudienez,euren salaketa jarri dabe eta epaileari dagokio erantzukizunak neurtzea.

Nire alkartasuna helarazi nahi deutset;batetik, bost emakumeei -euren oinarrizko eskubideak urratuta geratu diralako-, eta, bestetik, BATZ enpresari ere.

BATZ barri onaren seinale eta testigantza izan da gure artean beti.Nire ustez, honelako gertakari batek kaltea besterik ez dakar;emakumeei lehendabizi, eta enpresari berari be.

BATZ-en ibilbideaz harro sentitu izan gara danok ARRATIA osoan, bertan lan egin ez arren be, ondo ezagutzen dogu bere eginkizun esanguratsua.

Igorre eta inguruko famili askoren sostengu ekonomikoa izateaz aparte, BATZ zerbait gehiago ere badalako.Igorretarrok BATZ horrela sentitzen dogulako, gugatik oso hurbil dagoen enpresa bat dalako.

Ekintza salagarri hau egin dauana da horren erantzule bakarra. Ez beste inor.Nire hurbiltasuna eta solidaritatea, emakume kaltetuei eta enpresari bere osotasunean.Orain epaileen esku dago ardura nagusia bidezko irtenbide bat emoteko.

Azkenez,momentu latz honetan gustatuko litzakit nire herriko Udaletxeak,iraindutako emakumeei bere hurbiltasuna eta solidaritatea eskaintzea baina…

Labur esanda eta amaitzeko,horrelako erasotzaileek jakin daiela horrelako maltzurkeriak erantzun barik ez dirala geldituko,ez hemen, ez inon.

Anuncios
A %d blogueros les gusta esto: