AITA SANTUAREN” LADATIO SI “ENZIKLIKA

 ARRATIAKO ELEIZ MARTXAN-LA IGLESIA DE ARRATIA EN MARCHA

Otsailaren 26, barikua

Hitzaldia. Igorreko Kultur Etxean, arrastiko 7etan.

Hitzlaria :

Koldo Katxo:

Tuterako nafarra jaiotzaz, Koldo Katxok hainbat urte daroaz Durangon.

Frantzisko Aita Santuaren entziklika honen azalpen pedagogiko eta sutsua eskeiniko dausku.

Eskutitz honen 150 ale baino gehiago zabaldu dira Arratian.

GAIA: Laudato Si’” ( KLIKATU-CLICA)

lauadto si

Gora Zu Jauna: Guztion etxea jagon dagigun!!!

 Harrigarria zelan zabaldu dan Frantzisko aita santuaren azken eskutitza. Eta zelan desagertu dan beste leku batzutan.

         Angeles Casoren zutabea irakurtzen egon naz. Kazetaria. Katalana. Ez da fededuna. Holan dino berak. Eleizean goikoak ez ditu gustuko. Oinarrizko kristauak, misiolariak, katolizismo pratiarkalean euren lekua egiten dabiltzan andra eta mojak ditu gustuko.

         Ba honek irakurri dau Laudato si (Gora zu Jauna) izeneko entziklika. Eta labur azaltzen dau bere mamia. Kazetariaren estiloaz. Estatu osoan barra-barra zabaltzen diran egunkarien gehigarria baten.

         Ikuspegi ekologikoaz gain, pobrezia eta desbardintasuna sortzen dauen mundu mailako egitura ekonomikoa salatzen dauela argitzen deusku.

         Eta bestetik, gure artean, zein arreta gutxi egin deutsagun eskutitz argigarri honi!

         Euskerazko prentsan eta hedabideetan, zer pentsatu ere! Aipamen gutxi. Eleizaren ikuspegi hau argitu nahi ez edo.

         Garizuma honetarako irakurketa interesgarria. Fededunarentzat. Eta alergia bako fede bakoarentzat ere bai.

         Mundua hau maitatu ezkeroz. Bere etorkizunaren ardura izan ezkeroz. Mundu osoan miloika zabaltzen dan eskutitz hau, zergaitik ez irakurri eta zabaldu?

Pasarte bat:

Hala eta guztiz, heziketa hori, “hiritar ekologikoak” sortzeko pentsatua, batzuetan informatzera mugatzen da, ez du lortzen ohiturak garatzea. Lege eta arauen existentzia ez da aski epe luzera, portaera txarrak mugatzeko, nahiz eta kontrol efektiboa egon.

Arau juridikoak efektu garrantzitsuak eta iraunkorrak izan ditzan, ezinbestekoa da gizarteko kiderik gehienek onartzea, motibazio egokietatik abiaturik, eta transformazio pertsonaletik erreakzionatu behar da. Bertute sendoak lantzetik hasi behar da; horrela bakarrik da posible bakoitzak bere burua konpromiso ekologikoari eskaintzea.

Pertsona batek, nahiz eta bere ekonomiak permititu gehiago kontsumitu eta gastatzea, normalean arropa gehixeago janzten badu berogailua piztu ordez, horrek esan nahi du iritsi dela ingurumena zaintzearen aldeko konbikzio eta sentimenduetara. Oso noblea da eguneroko ekintza txikien bitartez kreazioa zaintzeko betebeharra asumitzea, eta miresgarria da heziketa gai izatea, bizi-estilo berria onartzeraino, motibatzeko.

Ingurumenarekiko erantzukizunean hezteak bultza ditzake ingurunearen zainketarekin eragin zuzena eta garrantzitsua duten hainbat portaera; adibidez: plastikoaren eta paperaren erabilpen materiala saihestea, uraren kontsumoa murriztea, hondakinak separatzea, jango dena bakarrik kuzinatzea, gainerako izaki bizidunak kontuz tratatzea, garraio publikoa erabiltzea edo ibilgailu bera konpartitzea pertsona batzuen artean, arbolak landatzea, alferrik piztuta dauden argiak itzaltzea.

Sormen eskuzabal eta duinaren zatia da hori guztia: gizakiaren alderik onena erakusten du. Zerbait berrerabiltzea segituan baztertu ordez, motibazio sakonean ardazturik, izan liteke gure duintasun propioa adierazten duen maitasun-ekintza bat (211).

Gehiago jakiteko KLIKATU:

Laudato si’ txostena dossier

 

Anuncios
A %d blogueros les gusta esto: