IGORREKO INBASIOA???

IGORREKO INBASIOA???

Igorreko alkateak udaleko azken aldizkarian Igorren, Aste Santuan ( apirilak 13.14,15 ) Igorren  Gazte Akelarra topaketaren barri emoten deusku.

Berak bere gutuneak diñon lez 4.000 gazte ei datoz Igorrera. Hori berak diño baina beste informazio  batzuek  6000 raino iritsiko dala diñoe.

Esan leike egun horietan herria  bisitatzaile  horiei  eskeinita dagola . Herriaren biziera aldatu, herriko serbitzuak eta tokiak bisitatzaileei eskeinita eta …Igorretarrak?

Herriaren baliabideak, kaleak , aparkaleuak, garbiketa , kultur etxea ( bebai) , trafiko zuzenbide aldaketak  itzelezko mobida 4000 biztanleko herri baterako.

Alkateak esaten dau Gazte Akelarrea datorrela baina nire ustez  egi guztia ez dau esan.  Zergaitik    herritar guztiak jakitun egon daitezan ez dau esaten antolatzaile  taldearen izena .?? . Ez dau jakin edo jakinda izkutatu egin dau?.

Ez da jende lartxo herri txiki baterako?.

 Zenbat kostatuko  iako herriari esperimentu hau?. Pertsona guztien askatatsuna errespetatuz Igorren jende kopuru hori herrian sartzea itzelezko erantzukizun eza  izan daiteke.Ikusiko dogu zelan doan.

Anuncios
A %d blogueros les gusta esto: