Arratiako errogatibak Urkiolara 2017-

 

Arratiako errogatibak Urkiolara 2017

Bagilearen 17an egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea

Autobusez, eta Dimatik, Igorretik eta Zeanuritik oinez egiteko aukerea izango da

“Urkiola joan, zapatak urrutu… Aita San Antoniok barriak egingo ditu…” dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urrutzeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek. Bagilearen 17an, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan,  Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera; horretarako, Arratiako Udalen Mankomunitateak lau autobus ipiniko dauz. Autobusean joan etorria egiteko, ala etortzeko baino ez bada, izena emon behar da aste bete lehenago. Dana dala, erromes guztiak ez dira autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira eta.

Oinez Dimatik, Igorretik eta Zeanuritik

Aurten be Arratiatik Urkiolara joateko oinezko ibilaldi gidatuak izango dira Dimatik, Igorretik eta Zeanuritik abiatuz. Dimako plazan goizeko 06:00etan izango da urteerea, Igorren be ordu berean San Antonioren ermitatik abiatuz eta Zeanurin San Antonio txikerraren (plaza ondoan) ermitearen aurretik abiatuko dira,  07:30etan.  Zeanuri eta Urkiola lotzen dituen ibilbidea orain dela bi urte seinalizatu zan PR-BI 1  moduan; Joko Alaiko Alkarteko boluntario talde batek seinalizatu eban Zeanuriko Udalaren laguntzeagaz eta errogatiba eguna bide hori erakusteko eta ezagutzera emoteko aprobetxatuko da. PR-a Zeanuriko plazatik abiatzen da, Soloeta eta Makaztui auzuneetatik igaroz, Zumeltzako atsedenlekura zuzentzeko, eta hemendik santutegira dagozan 5,5 kilometroak egiteko, GR 12 (Euskal Herriko bidezidorra)  ibilbide luzea jarraitzen da. Martxa normalean, hiru ordu eta hamabost minutuan egin daiteken ibilbidea da.

 

Argazki lehiaketea

Aurtengo nobedadeetako bat argazki lehiaketa izango da. Zulaibar Lanbide Ikastegiak antolatu dau, Arratiako herriak Urkiolara egiten daben errogatibea gai moduan hartuta. Gaiagaz zerikusia daukan edozein argazki aurkeztu ahal izango da, balio antropologikoa, etnografikoa, erlijiosoa edo naturalistikoa euki daikena. Irabazleak 200 euroko balioa izango dauan saria eroango dau, Arratiako Merkatarien Elkarteko edozein denda edo zerbitzutan gastatu ahal izango dan bonoa. Argazkiak emailez edo postaz bialdu ahal izango dira honako helbideetara: errogatibea@zulaibar.org edo Arratiako Andra Mari Parrokia, Elexalde 22, 48140, Igorre.

Egitaraua

Aurtengo errogatibearen lemak “Arratia: bederatzi seme-alaba familia bat” izenburua daroa. Lema honegaz zera azpimarratu gura da: alde batetik Arratiako herrien batasuna, hau da, zuztar berdinak daukiezala, baina bestetik, herri bakotxak bere nortasuna mantentzen dauala. Bestalde, kontuan hartu gura dira be Arratiako familiak eta euren ahalegina bizitza duin eta zoriontsua izateko.

Antolaketeagaz arduratzen dan parrokia, Igorrekoa da. Egitarauari jagokonez, hamaikak baino lehentxoago, ongietorria emongo jake oinez, autobusean edo euren kotxeetan Urkiolara hurreratutako arratiar erromesei. Ondoren, eta aspaldiko usadioa jarraituz, letaniak abestuz sartuko dira erromesak Urkiolako santutegira, 11:00etan Arratiako abadeak emongo daben mezea ospatzeko. Meza ostean, eta talde-argazkia egin eta gero, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak eta Igorreko Jubilatuen Alkarteak kopau bat eskainiko deutsee Urkiolara hurreratzen diran arratiarrei. Ekitaldi honegaz  egitarauari amaierea emongo jako eta Autobusean etorritakoak 13:00etan euren herritara itzuliko dira.

OHARRA: BARRI HAU ARRATIA ELIZATIK HARTUTA ETA  NEURE BLOGERA EGOGITUTA DAGO

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: