IGORRE-PREGOIAREN PANKARTA.

PREGOAIAREN PANKARTA

“EUSKERARI ERASORIK EZ. AURRERA JAI BATZORDEA”

Igorren beti pasetan da zeozer. Dirudienez, ezin da ezer egin normaltasunez.

Oraingo honetan jaien hasiera izan da. Jaietako Komisioa, hain zuzen. Egitaraua ikusterakoan beti agertzen dira Alkate eta  Jai batzordearen mezuak . Hori, ondo. Baina, gero, aurtengoan, jaietako egitaraua  euskera hutsean atera dabe, euskeraz ez dakiten hainbat herritarrei beren eskubideak ukatuz. Alkatearen mezua bera bere euskera hutsean. Ez ote da Igorreko guztien alkatea?

Hori bai, danak ez dakitela euskeraz ikusita, Jai Batzordeak   egitaruagaz batera  hiztegitxo bat eskeini dau  “euskerara hurbiltzea  aberasgarritzat “ jotzen dabeelako.

Beno, detaile bat izan da. Txarrago izan zitekean. Nolabait esateko, onartzen dabe badagozala euskeraz ez dakitenak. Horregatik, ez dodana ulertzen Jaietako Batzordeak ze “arrazoi”  izan dauan jaietako egitaraua euskera hutsean ateratzeko.

Diñoe erderazko bertsioa ez zitzaiela kabitzen. Leku arazoa. Gaineratzen dabe, “Jai Batzordeak euskararen aldeko apustua egiten duenez…”.

Baina zein da arazoa, toki falta ala  euskeraz bakarrik ateratea nahi zenutela? Lekurik ez egoala esatea susterbakokeria hutsa da, ze  gero beste horri bat  presaka atera duzue euskera ez dakitenei “hurbiltzeko”.

Jai Batzordeak euskeraren aldeko apustua egin duzuela? Eta nork EZ? Zer ikusi dauko Jai Batzorde batek hori egitea ala ez?  Zein da Jai Batzorde baten eginkizuna?

Nire ustez, jaiak ondo antolatzea, herritar guztion eskubideak errespetatuz. Eta esango nuke Igorreko jaietan hori ez dala gertatu.

Eta gero pregoi egunean, “kasualitatez”, norbaitek jarri dau “Euskerari erasorik ez eta Aurrera Jai Batzordea” pankarta bat. Nork erasotu dau euskera? Ez ote zarie zeuek izan herritar batzuk  informaziorako duten eskubidea erasotu dozuenak, eta horrela jokatuz euskera bera erasotu dozuenak?

 Eta gero pankarta norberaren burua jasoteko. Benetan iraingarria¡ Eta non dago Alkatea? Jokabide hori laguntzen? Nork baimendu dau pankarta Udaleko balkoian jartzea. Bilduren udal gobernuak herritar batzuen eskubideak  ez errespetzea  onartzen ote dau?

Herria danon artean atera behar dogu aurrera. Euskaldun eta erdaldunen artean. Hori ez ba dogu argi, hori estaidatzen bagagoz aurrera pausu handirik ez dugula emon uste dot.

Azkenez, presoen lagunak antolatutako txokolatadeaz amaitu ziran Igorreko Jaiak. Eta nire galdera, zergaitik dagoz preso? Larrosak banatzearren? Ikusten dozue ze egitarau orekatua eta politika bakoa!!!

Anuncios
A %d blogueros les gusta esto: