Jose Ramon Bustinza Arriortua , Igorreko diktadura osteko lehen alkatea hil iaku.

Jose Ramon Bustinza Arriortua , Igorreko diktadura osteko lehen alkatea , hil iaku.
Beragaz Igorreko udalean herriaren alde agintaldi bitan lan egiteko aukera izan neban.

Ez geunkan esperientziarik baina bai lan egiteko ilusioa eta kemena.

Hor dagoz bere agintaldietan egindako lanak.
Bere bizitza oparoa izan da. Batzeko fundatzailetako bat be izan zan.
Langile trebea eta fina. Hor geldituko iakuz berak kontatutako Batzeko lehen urteetako pasadizuak.

Tutelari eta muslari bikaina
Lagunen laguna eta mahi baten inguruan ondo pasatzen genduana.
Abertzalea eta alderdikidea, kristaua, senarra, aita eta lagun aparta.

Hitz bateko eta    pieza bateko  gizona.
Goian bego Jose Ramon, zuk itxitako eredua beti izango dogu gogoan.

 

Anuncios
A %d blogueros les gusta esto: