IGORREKO GAZTEGUNEA

IGORREKO GAZTEGUNEA

Uztailaren 17an, Igorreko udaletxeko osoko bilkurara joateko aukera izan neban.

Bertan tratatzen ziren puntuak tramitekoak ziren, baina euren artean, baegoan bat garrantzizkoa dana.

 Bertan GAZTEGUNErako lokala erosteko, 300.000 euroko mailegua  eskatzeko kredito modifikazioa planteatzen zan.

Egia esan BILDUre Facebookeko orria irakurrita ondoren, pleno ezberdinetan egon ginela dirudi.

Batzar hortan inork ez eban esan Gaztegune proiektuaren aurka egoanik; alkateak, zinegotziek  eta publikoak (jente asko ez ginan egon), argi eta garbi entzun gendun EAJ-PNV ez egoala Gaztegune proiektoaren aurka,  alde egoala baino .

Beraz gai hontan BILDUK gezurra esaten dau.

 Lehen eta azken tramitea osoko bilkuratik.

EAJ-PNVri argi eta garbi euntzun geuntson planteatzen hasi diren  prozedura hau,  etxea teilatutik hastea zala.

EAJk proposatzen zuen gai hau herriarentzak nahiko garrantzitsua dala eta erabakia txosten guztiak mahai gainean egozala hartu behar dela.

Nahiz eta alkateak esan txosten  teknikoak ba zeudela, han inork ez gendun ikusi inolako txostenik,  ez teknikorik , ez parte hartzeko jarraitu dan prozedurakorik, ez proiektuaren kudeaketarakorik. Han ez egoan ezer.

 Baita be, EAJko ordezkariak argi utzi eben, euren iritzia osoko bilkuran esateko  hau zela momentu bakarra; tramite  hau  pasatuta gero  gai hau osoko bilkurara berriro ez zelako etorriko, alkatea ,bere legezko  ahalmenez, nahikoa zalako mailegua sinatzeko.

Oposiziokoak arguditzen ebenagaz, BILDUk aukeratutako prozedura txapuza bat zela ikusten zan.

Han ez zan eskatzen proiektoari baiezkoa, nahi zana, hau zan helburua: ezelako informazio barik, Alkateari eta BILDUri txeke zuri bat eskeintzea.

EAJren arrazoiak argi dagoz eta laburbilduta hemen azaltzen dira; nire ustez pixudun arrazoiak:

Kontutan izanik proiektuaren kostua 1.300.000 €koa zala han ez zan azaldu diru hori nondik ordainduko dan, ezta kantidate horrek Igorreko beste eginkizun batzuk arrriskuan jarri leikezanik  edo ez.

Han ez zan ezer esan eta nire ustez hori oso serio da. Beraz  ez zan argi ikusten zelan izango zan finantziazino sistema.

Nondik ordainduko dau Igorrek?. Herriak ez ete dau jakin behar zelan aterako dan diru hori?

Horrez gainera, ez da ezer esaten lokal horren eguneroko kudeaketari buruz  eta herriaren gastu korrontea zenbat igoko dan.

Osoko bilkuran nahi zana lehenbaitlehen aprobatzea zan  eta  alkatearen esku iztea. Eta hori BILDUren botoakaz lortu da.

Dana dala EAJren txosten osoa  irakurtzeko klikatu hemen gaztegune euskeraz (1)

Herritar bakoitzak atera daizela bere ondorioak.

 

A %d blogueros les gusta esto: