BEGITU azken aldizkarian azaldu da Josune Gorospek Arratiko Mankomunidadeko presidenteak agindutako idaztia.
Bertan azken denporaldian Arratiko ERNAI eta LAB sindikatuak gazteei laguntzeko jarri dan programaren aurrean izan daben jokabide faltsua zalatzen da.
Gauza kuriosa ze gazteei laguntzeko programa hori Arratiko Mankomunidadeko Gobernu batzordeko kide guztiak aho batez onartu eben . Eta erabaki hori ez eben EAJ-PNVkoak bakarrik hartu, baizik eta BILDUKOAK ere bai.
Gazteei laguntzeko programa hori BILDUK zuzentzen dabezan udaletan be martxan jarria izan da eta udal horietan ,ez ERNAI ez LABek ez dabe azaldu ezelango protestarik.
Ze arrazoi dituzte jokabide ain ezberdiñak erabiltzeko zuzentzen dabezan udal horietan eta ARRATIAN
Zer nahi da azken finean?
EAJ-PNVren iniziatiba bat gezurrezko argudioak erabiliz , ezer kontrastatu eta berba egin barik, ezereztu eta EAJren iniziatiba eta bere izena zikintzea.??
Mankomunidadetko BILDUK ez ote du esan behar ezer jokabide honen aurrean? Berriro ixiltasuna??
Informazio gehiagorako irakur ezazu Josune Gorospek, Arratiko Mankomunidadeko presidenteak azkenengo BEGITU aldizkarian publikatu duen idaztia.
KLIKATU
Filed under: BARRIAK - NOTICIAS | 5 Comments »