
EAJ-PNVk BATZOKIARI EGINDAKO ERASOA DEITORATU DU – EAJ-PNV CONDENA UNA NUEVA AGRESIÓN AL BATZOKI

Garai berrietan gauden arren eta biolentziaz betetako urteak atzera utzi ditugula pentsatzen dugun arren, larritzekoa da, belaunaldi berriek oraindik barneratuta daukaten biolentzia. Biolentzia baita, ez bakarrik norbait erailtzea edo bahitzea, biolentzia da baita ere besteen ondasunak kaltetzea, beldurtzeko intentzioarekin. Gaur, berriz ere, Oñatiko Batzokiak erasoa jasan du. Oraingo honetan, ez dira bakarrik pintadak egitera mugatu, gainera gorotzez sarrera ere zikindu dute eta. Ezker Abertzalearen munduak oraindik pedagogia behar handia dauka bakea eta bizikidetzaren inguruan. Tamalgarria da, oraindik ere horrelakoak gertatzea eta Oñatiko EAJk irmo jarraituko du, orain arte bezala, herri honentzako lanean, oñatiarren interesak defendatzen eta guztion arteko bizikidetza baten alde lanean. Gu isilarazi nahi gaituztenek ez dute beraien helburua beteko, garai gogorragoetan ere aritutakoak gara eta.
Seguir leyendo →
Me gusta esto:
Me gusta Cargando...
Filed under: BARRIAK - NOTICIAS | Comentarios desactivados en OÑATI-EAJ-PNVk BATZOKIARI EGINDAKO ERASOA DEITORATU DU – EAJ-PNV CONDENA UNA NUEVA AGRESIÓN AL BATZOKI